178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Hiri-lurraren eta landa-lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2018ko ekitaldiari dagokionez

Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da 2018ko ekitaldiari dagokion hiri-lurraren eta landa-lurraren kontribuzioa kobratuko dela. Borondatez ordaintzeko epe hau ezartzen da:

–2018ko abuztuaren 28tik irailaren 28ra bitarte, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banketxeetako batean ordain daitezke. Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2018ko irailaren 28an.

Borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Torres del Rion, 2018ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1810631