178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

9, 10 eta 11/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2018ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 9, 10 eta 11/2018 aurrekontu-aldaketak egiteko espedienteak, 2018ra luzatutako 2017ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1810915