178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udal ordenantza, Hirigintzako jarduketengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onesten da aldaketa, Hirigintzako jarduketengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Eguzki plazako 2.ean, bulego orduetan.

Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, epe horretan erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez bada.

Jaitzen, 2018ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1810619