178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2018ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 8.000,00 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea 2018ko gastuen aurrekontuko 4140,61900 partidan (Herriko bideak egokitzea eta bestelako azpiegiturak egitea). Baliabide atxikiei lotutako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarra hartzea”), foru dekretu horretako 18. artikulura igortzen baitu.

Oteitzan, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1810654