178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Ordenantza, Diru-laguntzak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murietan, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1810672