178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Hirigintzako planeamendu eta kudeaketa hitzarmena
jendaurrean jartzea

Mendigorriko Udalak, 2018ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintzako planeamendu eta kudeaketa hitzarmena, Mendigorriko planeamenduko arau subsidiarioetako UE 3.8 unitatean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1810633