178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 478. lurzati bananduan. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2018ko abuztuaren 27ko 56/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du xehetasun-azterketa 1. poligonoko 478. lurzati bananduan. Javier Mateo Etcheparek sustatu du, Eduardo Echeverri Tapia arkitektoak egin eta 2018ko abuztuan aldatu eta erregistraturiko agiri teknikoaren arabera. Espedientean jaso da agiri hori.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Luzaiden, 2018ko abuztuaren 27an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1810653