178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Egiturazko aldaketa 3. poligonoko 386. eta 387. lurzatietan. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2018ko abuztuaren 13an egin bilkura berezian, gehiengoz eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“Hasiera batean onestea Los Arcosko Udal Plan Orokorrean egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Flor Figueroa Langaricak sustatua, 3. poligonoko 386. eta 387. lurzatien egungo kalifikazioa aldatzeko (Ramón y Cajal kalea 1 eta 3). Halaber, espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertua izan dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78. eta 77.2 artikuluetan xedatuari jarraikiz.”

Los Arcosen, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1810652