178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, antolaketako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aldi baterako kontratazioen bidez edo prestakuntzan aritzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdien aurka.

Antolaketako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdietan (bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko), Juan de la Cruz Bocanegra García jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 453/2018 Ebazpenaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1810501