178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, hasiera baten onetsi zuen 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Markalainen (Txulapain), 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1810900