178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzea

Udalak balorazio txostenaren proiektua prestatu ondoan eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean paratuko da proiektua, hogei egun balioduneko epean.

Balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura dago Udaleko bulegoetan, hura aztertu eta interesdunek egokiak juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Garraldan, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Juamperez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1810848