178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1536E/2018 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, urtarrilaren 27ko 307E/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko 151 erizain lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

307E/2017 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaina izateko 151 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 2018ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8koan, eta bertan Mónica Florez Belzuz andrea Espainiako lekualdatzearen bidezko txandan baztertuen artean ageri da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 23ko 1473E/2018 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren ekainaren 22ko 135/2018 epai irmoa hitzez hitz betetzen da. Hori dela eta, bidezkoa da Mónica Florez Belzuz andrea Espainiako lekualdatzearen bidezko txandan onartuen artean ager dadin.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren 307E/2017 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, aldatzea. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaina izateko 151 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Egin behar den aldaketa da Mónica Florez Belzuz andrea Espainiako lekualdatzearen bidezko txandan onartuen artean sartzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo aurkaratzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1810945