178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Iberoko 4. poligonoko 463. lurzatiaren mugaketa jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Iberoko 4. poligonoko 463. lurzatia mugatzeko espedientea instruitzea, Iberoko Arakil kaleko lurzoru publikoari dagokionez, udal jabetzakoa baita; hori guztia, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

Lanak 2018ko azaroaren 29an hasiko dira, 12:00etan.

Halaber, aditzera ematen da ezen, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 51. artikuluari jarraikiz, interesdunek aurkezten ahalko dituztela bidezkoak iruditzen zaizkien dokumentu guztiak, froga gisa eta haien eskubideen alde. Mugaketa lanak hasi baino hogei egun lehenago arte izanen dute horretarako epea.

Oltza Zendean, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1811067