178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak
eta prezio publikoak, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera
indarra izanen dutenak

Caparrosoko Udalak, 2018ko abuztuaren 28an egin bilkuran, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batean onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,34ko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, egun indarrean dagoenari eusten baitzaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1eko indizea, egun indarrean dagoenari eusten baitzaio.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluak aldatzen dituen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak indarra hartu ondoan, haren lege-egitura berriari jarraikiz onesten dira lurraren balio-gehikuntzaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, bai eta zerga horren tarteen karga-tasak ere. Hona hemen:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

Urte 1etik behera

0,06

%25

1

0,13

%25

2

0,13

%25

3

0,11

%25

4

0,06

%25

5

0,06

%25

6

0,06

%25

7

0,06

%25

8

0,06

%25

9

0,06

%25

10

0,06

%25

11

0,06

%25

12

0,06

%25

13

0,06

%25

14

0,06

%25

15

0,06

%25

16

0,21

%25

17

0,36

%8

18

0,51

%8

19

0,58

%8

20

0,63

%8

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituenak.

Karga-tasa hauek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Bigarrena.–Hasiera batean onesten da aldaketa, José Ramón Zalduendo zahar-egoitzako zerbitzuak erabiltzeko tasetan. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Hirugarrena.–Onestea 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak, ez baitira igoko 2018an indarrean daudenei dagokienez.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, zerga-tasak, prezioak eta tasak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak eta tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko tramiteak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1810833