178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Alkatetza beste baten esku uztea

Udalerritik kanpo egoteko asmoa dut, 2018ko irailaren 3tik 30era bitarte, eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, EBATZI DUT:

Kanpoan nagoen bitartean, lehen alkateorde Laura Irañeta Gilek ordezkatuko nau nire eginkizun eta eskudantzietan.

Eskuordetza honek 2018ko irailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Cabanillasen, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkate-udalburua, Gustavo Rodriguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1810842