178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko abuztuaren 27an, astelehenarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5/2018 aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean (kreditu berezia, Arantzazuko Andre Maria kalea asfaltatzeko).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Berriozarren, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1810839