178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Antolamendu xehatuko arau subsidiarioak aldatzeko proposamena. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez, erabaki hau hartu zuen, gai-zerrendako 2. puntuan:

Hasiera batean onestea aldaketa puntuala, antolamendu xehatuko arau subsidiarioetan, GAM Ganaderak sustatua, egungo inguruabarretara egokitzeko. Aurretik herritarren parte-hartze prozesua egin da horri buruz.

Jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea presakotzat jo baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Araudiaren aldaketa hori eta herritarren parte-hartze prozesuari buruzko akta Udalaren Idazkaritzan aztertzen ahal dira, jendea hartzeko orduetan, eta egokitzat jotzen diren ohar eta alegazioak aurkezten ahal dira.

Barasoainen, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1810921