178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1551., 1552., 1553. eta 1554. hiri-lurzatietan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2018ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, Sara Gonzalbo Rodríguezek, José Luis Berné Rodrigok, Raquel Sáinz de Murieta Corresek eta Juan Luis Idiáquez Iruretagoyenak sustatua, Aiegiko udal katastroaren 1. poligonoko 1551., 1552., 1553. eta 1554. hiri-lurzatietan (Federico García Lorca kalea 42, 44, 46 eta 48).

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean iragarkia jarrita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2018ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1810632