178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

75/2018 FORU DEKRETUA, irailaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO
HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10551 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Erdi mailako teknikaria (liburuzaina). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10552 zenbakia duena plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko irailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811117