178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aberingo alkateak, 2018ko abuztuaren 28an, ebazpen hau eman zuen:

Kontuan harturik bake epailearen 2018ko abuztuaren 21eko autoaren ondorioz baimendu dela ezkontza egitea, 2018ko irailaren 1ean, Aberinen.

40/2015 Legearen 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

Ezkontza hori egiteko ditudan eskumenak udal honetako zinegotzi María Puy Eraso Jaurrietaren esku uztea.

Aberinen, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1810671