178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

287E/2018 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen baimen integratua berrikusten duena honako instalazio honetarako: Orkoiengo udal-mugartean dagoen txatarra transferitzeko planta eta gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen biltegia eta bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua. Titularra Chatarras Iruña SA da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 624E/2016 Ebazpenaren bidez emana.

Bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzko urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretuak, 2017ko urtarrilaren 22an indarrean jarri zen horrek, honela ezarri zuen lehenbiziko xedapen iragankorrean, instalazioen baimenak egokitzeari buruzkoan alegia: bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuak kudeatzeko instalazioek baimenaren berrikuspena eskatu behar dute, Errege Dekretua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, horren ezarpenetara egokitzeko, hala behar denean.

Honetan aipatzen den instalazioak hondakinak kudeatzeko baimena du, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarriarekin bat. Baimen hori jasoa dago instalazioaren ingurumen baimen integratuan, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 624E/2016 Ebazpenaren bidez emanikoan.

Horregatik, instalazioaren titularrak aurkeztu zuen, 2017ko uztailaren 21ean, behar den dokumentazio teknikoa, eta bere ingurumen baimen integratua berrikusteko eskatu zuen. Baimena berrikusteko prozedura izapidetzen hasi zen, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 26.4 e) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Titularrak ebazpen-proposamenaren kontrako alegazioak aurkeztu ditu entzunaldiko tramitearen barnean. Ebazpen honen eranskinean jaso dira aurkeztutako alegazioen laburpen bat eta horiei emandako erantzunak.

Ebazpen-proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 10 egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Berrikustea honako instalazio honetarako ingurumen baimen integratua: Orkoiengo udal-mugartean dagoen txatarra transferitzeko planta eta gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen biltegia eta bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua (titularra Chatarras Iruña SA da). Berrikuspenak helburua du bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzko urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretura egokitzeko neurrien proiektua egitea, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete ditzaten, baita ebazpen honen I. eranskinean agertzen direnak ere.

Bigarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan zentroa hondakin arriskutsuen sortzaile txiki izatetik kentzea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Aldaketa funtzionamenduan hasi baino lehenago, titularrak martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan xedatuarekin bat.

Laugarrena.–Ebazpen honetan ezarritako baldintzak aplikatzen hasiko dira titularrak proiektua gauzatu dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen egunetik eta, zeinahi kasutan, aldaketa abian jartzen den unetik. Bitartean, indarrean dagoen ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Chatarras Iruña SAri eta Orkoiengo Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen den eranskina interesdunen eskura egonen da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web-orri honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F1810331