178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

433/2018 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2018-2019 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebazten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak, 2.3 artikuluan dioenez, musikako goi mailako arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntzak ager daitezen. Aditzera ematen du, bestetik, hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 166/2018 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2018-2019 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautu du.

Deialdian aurkeztutako proiektuen zerrenda 2018ko uztailaren 27an argitaratu zen, eta 2018ko abuztuaren 7an behin-behineko kontzesioa, deialdiaren atal bakoitzari dagozkion puntuazioak adierazita. Behin-behineko zerrendari ez zaio erreklamaziorik aurkeztu.

Behin-behineko kontzesio horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2018-2019 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko ebazpena onestea.

Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita zein den behin betiko kontzesioa puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuetarako, 5 puntu edo gehiago eskuratu dutenen artean.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2018-2019 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

–Aranzazu Lorenzo de Reizabal andrea.

–Teresa Luján Montoya andrea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari eta interesdunei.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta www.navarra.es zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

IKERKETA PROIEKTUAK

Kontzesioa puntuazioaren arabera

1. 5 puntu edo gehiago eskuratu dituzten ikerketa proiektuak izanik, kontzesioa lortzen ahal dutenak (apirilaren 17ko 166/2018 Ebazpenaren I. eranskineko 2.3 oinarria).

1. LANTALDEA, IBILBIDEA ETA HISTORIA ZIENTIFIKOA (geh. 3 puntu)

2. PROIEKTUAREN KALITATEA ETA BIDERAGARRITASUNA (geh. 6 puntu)

3. BESTE ALDERDI BATZUK (geh. 1 puntu)

PUNTUAZIOA GUZTIRA

1

1.b

Guztira

2.a

2.b

2.c

2.d

2.e

2.f

2.g

Guztira

3.a

3.b

Guztira

1+2+3

Raúl del Toro Sola

1,48

1,0

2,48

0,4

0,3

0,3

0,5

0,6

0,3

0,3

2,7

0,5

0,40

0,90

6,08

Eulalia Gorbe Martínez

1,30

0,7

2,00

0,5

0,4

0,4

0,4

0,5

0,4

0,3

2,9

0,5

0,45

0,95

5,85

Aranzazu Lorenzo de Reizábal

1,50

1,4

2,90

0,4

0,4

0,4

0,4

0,6

0,3

0,3

2,8

0,5

0,50

1,00

6,70

Teresa Luján Montoya

1,10

0,6

1,70

0,6

0,5

0,6

0,5

0,6

0,4

0,5

3,7

0,5

0,30

0,80

6,20

2. Ikerketa proiektuen kontzesioa:

Kontzesioa ematen zaie Aranzazu Lorenzo de Reizábal eta Teresa Luján Montoya andreek aurkeztutako ikerketa proiektuei (apirilaren 17ko 166/2018 Ebazpenaren I. eranskineko 2.2 eta 2.3 oinarriak).

F1810543

Iragarkiaren kodea: F1810543