178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2018 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua.

Behin-behinekoz onesteko aurkeztu da “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak, Garraio Zerbitzuak hala eskatuta, arestian aipatutako eraikuntza proiektua idatzi du. Proiektu horretan zehaztu da zer jarduketa gauzatu behar diren Mendibilgo hirigunera errazago irits daitezen hiriarteko eta eskolako garraioak. Geralekua egokituta lortu nahi da hirigunera ahalik eta erosoen eta seguruen irits daitezela bai garraio publikoaren eta eskola garraioaren erabiltzaileak, bai herriko bizilagunak, eta, bidenabar, bertakoen nahiz pasoan direnen bide segurtasuna hobetzea.

Gaur egun, autobusentzako geraleku bat dago N-121 errepidearen 23+100 kilometro puntuko bidegurutzean, errepidearen bi aldeetara. Puntu horretan, errepidearen ezkerreko bazterrean, autobusentzako geraleku bat dago (markesina bat, adreiluzko egitura duena eta panel zeharrargiz estalita dagoena). Errepidearen eskuineko bazterrean ere gelditzen da autobusa, baina alde horretan ez dago instalaziorik, bertan geralekua dagoela adierazten duenik. Gaur egun, hiriarteko garraio publikoa erabiltzen dutenek N-121 errepidea zeharkatzen dute, bidegurutzean, eta hori oso arriskutsua da bide-segurtasunaren aldetik; bai ibilgailuen zirkulaziorako, bai oinezkoentzako.

Hizpide dugun zerbitzu hau beharrezkoa baldin bada ere, oso erabiltzaile gutxi ditu. Horregatik, eskatu ahalako zerbitzu bihurtzea aurreikusita dago, alegia, erabiltzaileek eskatuta sar dadila autobusa herrian, beraien bila. Tafallarantz doazen eskola garraioko autobusak 22+800 kilometro puntuko bidegurutzetik sartzen dira Mendibilgo hirigunera, eta, ikasleak hartu ondoren, N-121 errepidera ateratzen dira, 23+100 kilometro puntuan dagoen bidegurutzetik. Tafallatik datorrenean, kontrako bidea egiten du.

Herrira sartzeko, ibilgailuek gelditu egin behar dute N-121 errepideko zirkulazio erreian, ez baitago gelditzeko eta ezkerrera biratzeko aukera ematen duen itxaron erreirik errepidearen erdian. Zenbait ezusteko eragin ditu horrek, eta arrisku handian jartzen du bide segurtasuna.

Proiektuan, lehendik dauden bi bidegurutzeak egokitzea aurreikusi da (N-121 errepideko 22+800 kilometro puntuan dago bat, eta 23+100 kilometro puntuan bestea). Jarduketa errepidea zabaltzean datza. Eskuineko bazterra zabalduko da; horrela, errei bat jarri ahal izanen da errepidearen erdian, ibilgailuak bertan gelditu eta ezkerrera har dezaten, erosoago eta N-121 errepidetik igarotzen diren ibilgailuei trabarik egin gabe.

Sestraren ezaugarriak ez dira aldatuko. Errepidea zabalduko den tarteetan aurreikusi da lehendik dagoen errodadura geruzaren mailarekin berdintzea tarteko geruza; eta, ondoren, errepidearen plataforma osoan, 4 cm lodi izanen den errodadura geruza zabalduko da.

Jarduketaren eremuak 330 m inguruko luzera izanen du osotara. Lehen bidegurutzeko jarduketak 22+760 kilometro puntutik (trenbidearen azpiko zubitik) 22+960 kilometro puntura arte hartuko du; bigarren bidegurutzekoak, berriz, 23+070 kilometro puntutik 23+190 kilometro puntura arte (iturriaren erreka zulora arte).

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedientea berehala hastea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin-behinekoz onestea “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso da zerrenda hori. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan, Mendibilgo Kontzejuan eta Olorizko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren webgunean argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Bulegoari, Mendibilgo Kontzejuari eta Olorizko Udalari, eta horiek premiatzea beren iragarki tauletan argitara dezaten.

Iruñean, 2018ko irailaren 3an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

“HIRIARTEKO AUTOBUSENTZAKO GERALEKUA EGOKITZEA
NAFARROAKO N-121 ERREPIDEKO 23+100 KILOMETRO PUNTUAN, MENDIBILEN”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

A) Behin betiko okupazioak:

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO EREMUA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

OLORIZKO UDAL MUGARTEA

OL-45

Flamarique Arbizu, María Victoria

91

5

45

Urezt. alorra

OL-46

Mendibilgo Kontzejuaren herri-lurrak

217

5

46

Larreak

OL-83

Mendibilgo Kontzejuaren herri-lurrak

1.016

1

83

Larreak

OL-85

Mendibilgo Kontzejuaren herri-lurrak

201

1

85

Larreak

OL-XX

Mendibilgo Kontzejua

105

-

-

Kalea

OL-101a

Flamarique Liberal, Victorio

595

1

101A

Larreak

OL-101c

Flamarique Liberal, Victorio

496

1

101C

Leh. alorra

OL-119

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

326

1

119

Lurzoruak

OL-123c

Mairagako Mankomunitatea

15

1

123C

Larreak

OL-124

Flamarique Liberal, Victorio

75

1

124

Larreak

B) Garbiguneak eta behin-behineko instalazioek ukitutako lurzatiak.

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

OLORIZKO UDAL MUGARTEA

OL-46

Mendibilgo Kontzejuaren herri-lurrak

1.103

5

46

Larreak

Iragarkiaren kodea: F1811084