178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programa ofizial bat ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari doktoretzako beste titulu bat ezartzeko, egungo eskaintzaren osagarri.

ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horren aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Laneko doktoretza programa ofiziala ezartzeko baimena ematea, betiere Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu duen eta ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ebaluatu duen memorian ezarritako baldintzetan. Titulu hau Murtziako Unibertsitatearekin eta Rovira i Virgili Unibertsitatearekin batera emanen da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Nagusiari eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari igortzea, baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari bidal diezaion eta tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1810946