178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

69/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (abuztuaren 10eko 23/2015 eta irailaren 7ko 33/2016 foru dekretuek aldatua), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren bidez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egituran aldaketa bat egitea proposatu du, Kontabilitate Zerbitzuan, hain zuzen.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzen da abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–17. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“17. artikulua. Kontabilitate Zerbitzuaren egitura.

Kontabilitate Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Kontabilitate Orokorraren Atala.

b) Kontabilitate Nazionalaren Atala.

c) Diruzaintza Atala”.

Bi.–18. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“18. artikulua. Kontabilitate Orokorraren Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate Orokorraren Atalak, Zuzendaritza Nagusiaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

–Kudeaketa ekonomiko-finantzariorako sistema zuzen dabilela kontrolatzea.

–Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unitateek betetzen dituzten kontabilitate eragiketetan erabili beharreko kontabilitateko prozedurak, liburuak, erregistroak eta dokumentuak ezartzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak ukitzen dituzten kontabilitate-idatzoharrak kontrolatzea eta, behar izanez gero, gauzatzea.

–Hilabeteko eta urteko itxieren kontabilitate-prozesuak kudeatzea.

–Nafarroako Kontu Orokorrak prestatzea, bai eta Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei lotutako ekonomiari nahiz ondareari buruzko gainerako agiri guztiak ere.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.”

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Kontabilitate Orokorraren Ataleko burutzan aritzeko baldintzak.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Orokorraren Ataleko burutza berrirako dedikazio araubidea departamentuko gainerako atalburutzek duten berbera izanen da.

Bigarren xedapen gehigarria.–Unitate organiko bat kentzea.

Kendu egiten da Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Atala.

AZKEN XEDAPENA

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1810935