176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Olaztiko UE-16 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua aldatzeko eta zuzentzeko proiektua. Hasierako onespena

Bigarren alkateordeak, 2018ko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasierako onespena ematea Olaztiko UE-16 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua aldatzeko eta zuzentzeko proiektuari.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, espedientea hogei egunez egongo da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Olaztin, 2018ko abuztuaren 29an.–Bigarren alkateordea, Egoitz Aldaz Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1810861