176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Egoitza elektronikoa sortzea

Caparrosoko Udaleko alkateak, Alkatetzaren abuztuaren 23ko 243/2018 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete beharrez, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Caparrosoko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.caparroso.es helbide elektronikoan. Caparrosoko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Caparrosoko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Caparrosoko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Caparroson, 2018ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1810572