176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, gizarte-ekintzako alorrean jarduerak egiten dituzten erakunde, instituzio edo elkarteei diru-laguntzak emateko
2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 412657.

A) Onuradunak: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako erakundeak, egoitza soziala Nafarroan dutenak, beren estatutuetan helburu gisa arreta eta esku-hartze soziala egitea dutenak.

B) Xedea: pertsonen ongizatearen garapenean eraginen duten programak bultzatzea, ondoko jarduera hauen bidez: prebentzioa, laguntza, ikerketa, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa esku-hartze sozialaren zenbait sektoretan (gizarte-egoera ahulean dauden kolektiboak, arreta gutxiengo etnikoei, toxikomaniari eta desgaitasunari, boluntariotza sozialeko proiektuak). Deialdi honetatik kanpora daude osasun, hezkuntza eta/edo kirol arloko edukia baino ez duten proiektuak.

C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 10.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1810529