2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Uharteko eta Esteribarko Udaletako Zerbitzuen Mankomunitateak, 2018ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Esteribarren, 2018ko abuztuaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Ana Labiano Ascunce.
Iragarkiaren kodea: L1810435