174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

2018ko irailaren 26an ezkontza zibila eginen da Alesbesko udal-mugartean. Ezkontza hori Alesbesko Udaleko zinegotzi Olatz Jimenez Soretek eginen du, alkatetzak eskuordetuta.

Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, Alesbesko Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 11ko 193/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Olatz Jimenez Soret zinegotzia eskuordetzea, ezkontza hori egiteko.

Alesbesen, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1810484