2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetza beste baten esku uztea
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko abuztuaren 9an, 13/2018 Dekretua eman zuen. Hona horren testua:
“Alkatetzaren ekainaren 16ko 16/2015 Dekretuaren bidez, Sofía Pardo Huguet zinegotziaren esku utzi zen, modu berezian, Industria, Enplegua, Merkataritza, KIUB, Osasuna eta Turismoa alorretako aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa.
2016ko urtarrilean KIUBeko eginkizunak kanpora atera ziren, eta harrezkeroztik, Kontsumitzailearen Informaziorako Nafarroako Gobernuko bulegoen sarearen barne dago.
Oinarrizko legerian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluak arautzen du eskumenen eskuordetzea.
Halaber, Udalaren Erregelamendu Organikoaren 23. (4., 5. eta 6. puntuak), 34., 35. eta 36. artikuluek arautzen dute zinegotzi delegatuen araubidea, eta 82. eta 86. artikuluek berriz, eskuordetzearen bidez ematen zaizkien eskudantziak erabiltzeko araubide orokorra. Eta 23.4 artikuluak ezartzen du alkateak edozein zinegotziri eskuordetze berezia ematen ahal diola aipatutako alorren barneko afera zehatzen zuzendaritza eta kudeaketa egiteko, nahiz eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide ez izan.
Berriz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 43.4 artikuluan, eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 23.6.b) artikuluan ezartzen denez, zerbitzu jakin baterako izan daitezke eskuordetzeak, eta besteren esku uzten diren ahalmenetan zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa sartzen dira, baina ez hirugarrenei eragiten dieten administrazio-egintzak gauzatzekoa, hori alkatearen edo, behar denean, alorreko zinegotzi delegatuaren ardura izanen baita, Udalaren Erregelamendu Organikoaren aipatu artikuluan ezartzen den bezala.
Pardo andereak uko egin zion zinegotzi karguari 2018ko ekainaren 18an (2018/06/22ko 2018009231 sarrera-erregistroa, eta 2018/06/29ko osoko bilkuran eman zen horren berri); horregatik, bidezko da garai batean berari emandako eskuordetzeak berrantolatzea.
Ahalmen horiek erabiliz, aipatutako toki araubideak eta oinarrizko araubideak Alkatetzaren esku uzten dituen egintza diskrezionalen barnean sartzen baitira, eta toki araubidearen arloan aplikatzekoak diren gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:
Lehenbizikoa.–Alkatetzaren eskuordetzea bereganatzea, ekainaren 16ko 16/2015 Alkatetzaren Dekretuaren bidez Sofía Pardo Hugueten alde egindakoa, Industria alorreko aferen barne zuzendaritza eta kudeaketari buruzkoa; hemendik aurrera, horiek alkatearen esku geldituko dira, zuzenean.
Bigarrena.–Daniel López Cordobaren esku uztea, modu berezian, Osasuna alorreko aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.
Hirugarrena.–María Isabel Marqués Rodriguezen esku uztea, modu berezian, Enplegua alorreko aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.
Laugarrena.–Olga Risueño Molinaren esku uztea, modu berezian, Merkataritza alorreko aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.
Bosgarrena.–Francisco Javier Gómez Vidalen esku uztea, modu berezian, Turismoa alorreko aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.
Seigarrena.–Aurretik aipatutako eskuordetze berezia duten zinegotziek aitzinetik txostena emanen dute, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.
Zazpigarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, alor bakoitzeko zinegotzi delegatuak onartu beharko du. Eskuordetze bakoitza onartutzat joko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta ez bazaio Alkatetzari espresuki adierazten eskuordetzea onartzen ez dela, hori jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean.
Zortzigarrena.–Indarrik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.
Bederatzigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziei jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.”
Tuteran, 2018ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1810268