2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko S8-5 unitatean.
Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2018ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Martzillako Udal Planeko 8. sektoreko S8-5 unitatean. Andotrans S. XXI SLU enpresak sustatu du aldaketa.
Espedientea jendaurrean jarriko da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Martzillan, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1810423