174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Marcha Technology SL. Jarduera: aparatu elektronikoen muntaketa eta mihiztatzea handitzea (funtsezko aldaketa). Tokia: 2. poligonoko 773. eta 774. lurzatiak; posta helbidea: Noain-Ezkirozko industrialdea, K kalea 1-3; Ezkirotz.

Getze Galarren, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1810521