2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Alkatetza beste baten esku uztea
Alkatetzaren 2018ko abuztuaren 9ko 281/2018 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den erabakia hartu zen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:
Alkatetzaren Ebazpena.
Ikusirik alkateordeei dagokiela alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.
Ikusirik 2018ko abuztuaren 10etik 15era alkatea udalerritik kanpo egonen dela.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 44. eta 47. artikuluekin bat,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde María Concepción Ausejo Gomezen esku uztea alkateari dagozkion eginkizun guztiak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarri bezala, 2018ko abuztuaren 10etik 15era, alkatea kanpoan egonen baita, oporretan.
Bigarrena.–Eskuordetzeak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, bai eta hirugarrenengan eragina duten administrazio-egintzen bidez administrazio-prozedurak ebazteko ahalmena ere.
Hirugarrena.–Organo eskuordedunak aipatu epean egindako kudeaketaren eta emandako xedapenen berri eman beharko dio Alkatetza honi, egin ondoren eta, betiere, hala eskatzen zaion aldiro, eta aitzinetik, berriz, munta duten erabakietan, hala xedatzen baitu Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluak.
Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, organo eskuordedunaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hiru egun baliodunean.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.
Seigarrena.–Ebazpen honetan espresuki xedatua ez den orotan, zuzenean aplikatuko da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan xedatutakoa, eskuordetzea dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluarekin bat, ebazpen honen aurka honako errekurtsoak aurkezten ahalko dira: berraztertzeko errekurtsoa, aitzinetik eta hautara, Alkatetzari zuzendua, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta eta biharamunetik hilabeteko epean; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hilabeteko epean.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Cortesen, 2018ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.
Iragarkiaren kodea: L1810241