2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Erabakia, Cascanteko Udaleko langileen
2018ko ordainsariak %1,5 eta %0,25 igotzen dituena
2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 6. artikuluko lehenbiziko apartatuak xedatzen du Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak igoko direla, Estatuko legeriak sektore publikoko langileentzat 2018rako ezarritako gehieneko globala igo ere, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1ean hasita. Gainera, hala baldin badagokio, ordainsariak egokituko dira, lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat etorri behar baitu lanpostuaren beraren zailtasun tekniko, arduraldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun baldintza bereziekin.
Halaber, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 7.1 artikuluak ezartzen du, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunek hitzarmen kolektiboan zehaztutako ordainsariak izanen dituztela, foru lege horretan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.
Joan den uztailaren 5ean, Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrak onesten dituen uztailaren 3ko 6/2018 Legeak indarra hartu zuen. Lege horren 18. artikuluan xedatu denez, 2018an, Sektore Publikoko langileen ordainsariek ezin izanen dute %1,5etik gorako igoera globalik izan. Horri %0,25 gehituko zaio, 2017ko BPGaren igoera %3,1ekoa edo handiagoa bada, kasu horretan 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
%0,25eko igoera gehigarri hori uztailaren 13an Ministroen Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, BPGaren igoera estatistikoki egiaztatu ondoren. Hortaz, aipatu bi igoera horiek aplikatu daitezke.
Horrenbestez, toki entitateek 2017ko ordainsariak oinarri hartuta, %1,5 igo beharko dituzte, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta %0,25 gehiago igo, uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Aurretik, hala badagokio, behar den aurrekontuko partida gaituko dute.
Cascanteko Udalaren zerbitzuko langileen ordainsarien %1,5 adinako diru kantitatea zenbatetsi zen, eta Cascanteko Udalaren 2018ko aurrekontuan hura sartu. Gainera, uztailaren 1etik aurrera %0,25eko igoera gehigarria aplikatzeko diru nahikoa ere badago, erabaki hau onesteaz gain beste izapiderik egin behar izan gabe.
Adierazitakoaren ondorioz, egoki jotzen da Cascanteko Udaleko zerbitzuko langileen ordainsariak %1,5 igotzea, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta %0,25 igotzea, 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Azaldutakoarekin bat, Cascanteko Udalaren 2018ko aurrekontuan diru nahikoa dago, legez aurreikusitako igoera horiek ordaindu ahal izateko. Ordainketa hori, indarrean dagoen gastuen 1200, 1202, 1203,1204,1206, 1207,12103, 13100, 14300 eta 16400 aurrekontu-aplikazioen kargura finantzatuko da.
Horrenbestez, Cascanteko Udaleko alkate udalburuak,
ERABAKI DU:
1. Cascanteko Udaleko langileei 2018rako ezarritako ordainsarien gehieneko ehuneko globala (hau da, %1,5) igotzea, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1ean hasita. Igoera hori 2018ko abuztuko nominan ordainduko da.
2. Cascanteko Udaleko langileei 2018rako ezarritako ordainsarien gehieneko ehuneko globala (hau da, %0,25 gehigarria) igotzea, ondorioak 2018ko uztailaren 1ean hasita. Igoera hori 2018ko abuztuko nominan ordainduko da.
3. Erabaki hau langileen kudeaketa unitatera igortzea, langileen kudeaketa sisteman behar diren neurriak har daitezen erabaki hau bete dadin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Cascanten, 2018ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez, eta idazkaria, María Teresa Perales Díaz.
Iragarkiaren kodea: L1810429