2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Egoitza elektronikoa sortzea
Alkatetzaren 2018ko abuztuaren 16ko 345. Ebazpenaren bidez, eta Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean xedatua bete beharrez, erabaki zen Cadreitako Udaleko egoitza elektronikoa sortzea, http://cadreita.sedeelectronica.es helbide elektronikoan. Haren titularra Cadreitako Udala izanen da, eta horrek hartzen du bere gain aipatu helbidearen bidez eskuratzen ahal diren informazioaren eta zerbitzuen ardura, haien osotasunari, egiazkotasunari eta jarduketari dagokienez. Ebazpenaren bidez, erregistro elektronikoa ere sortzen da, egoitza horri lotua aipatutako helbide elektronikoan.
Cadreitan, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1810393