2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Administrazio-prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Bertizaranako Udalaren administrazio-prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bertizaranan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1810483