2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2018 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Bertizaranan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1810482