174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal ordenantza, Udalak antolatutako euskara alorreko kultura jardueretara eta kirol jardueretara joateko Agoizko bizilagunei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2018ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Udalak antolatutako euskara alorreko kultura jardueretara eta kirol jardueretara joateko Agoizko bizilagunei diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraituz, ordenantza jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean (2018/06/1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala,105 zk.). Jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, bidezko da ordenantza hori behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea.

Agoitzen, 2018ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

AGOIZKO UDALAK ETA HAREN MENDEKO ERAKUNDEEK ANTOLATUTAKO KULTURA JARDUERETARA ETA KIROL JARDUERETARA JOATEKO ORDAINDU BEHARREKO TASAK ORDAINTZEN LAGUNTZEKO, ESKAERA EGITEN DUTEN AGOIZKO BIZILAGUNEI HOBARI TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Agoitzen erroldaturik dauden bizilagunei diruz laguntzeko Udalak eta haren mendeko erakundeek antolatutako kultura jardueretara eta kirol jardueretara joan daitezen.

2. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren babesean ezarri da.

3. artikulua. Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 13. artikuluan oinarritzen da laguntza hau. Artikulu horrek ezartzen du ezen familia-unitate osoaren diru-sarrera konputagarrien hileko batezbestekoa errenta bermatuaren zenbatekoa baino txikiagoa denean, familia-unitateko kideen kopuruaren arabera (ikus taula II. eranskinean).

Gainera, ondasun-higigarri konputagarrien balioak (2018ko ekitaldirako 4.764,24 eurotan ezarria) kide bakarreko familia unitate batentzako urtebeteko errenta bermatuari dagokion zenbatekoaren %65ekoa edo hortik beherakoa izan beharko du; halakotzat hartuko dira kontuen, inbertsio-planen, epe finkorakoen eta bestelako finantza produktuen saldoekin loturik daudenak.

4. artikulua. Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A.–Bizikidetza eta erroldatze-ziurtagiria, gutxienez ere urtebete lehenagotik erroldaturik daudela adierazten duena.

B.–Ordenantza honen 3. artikuluan ezarritakoa betetzea.

C.–Agoizko Udalarekiko eta haren menpeko erakundeekiko tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatea.

D.–Onuradunak askatasunez erabakiko du txartela erabiltzea, baina behin sarrera eskuratu edo matrikula egin ondoren, nahitaez joan beharko du jarduerara. Lantegi eta ikastaroen kasuan, gutxienez ere ordu kopuruaren %80an bertaratu beharko du.

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako hobarirako norbanakoen txartela jasotzeko interesa duten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Agoizko Udalaren erregistro orokorrean:

Errenta bermatuaren jasotzaile izanez gero:–Errenta bermatua epean onartu zaiela adierazten duen ebazpena.

Errenta bermatuaren jasotzaile ez izanez gero:

–Familia unitatea osatzen duten pertsonen azken sei hilabeteetako diru-sarreren frogagiria.

–Azken errenta aitorpena.

–Bizikidetza eta erroldatze-ziurtagiria (gutxienez ere urtebete lehenagotik erroldaturik dagoela frogatzeko).

–Familia unitatea osatzen duten kideen izenean dauden kontu guztietako uneko saldoak agertzen dituen bankuko frogagiri bat.

–Familia unitatea osatzen duten kideen izenean dauden kontu guztietako banku-produktuak agertzen dituen ziurtagiri bat.

–Agoizko Udalarekiko eta haren menpeko erakundeekiko tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituelako ziurtagiri bat.

Agoizko Udalak beste edozein agiri eskatu ahalko die baldintzak betetzen ote dituzten aztertzeko.

6. artikulua. Hobaria %50ekoa izango da.

7. artikulua. Txartela eskatzeko data irekia eta iraunkorra da. Dauden txartelak berritzeko data urte bakoitzeko maiatzean izango da. Kasu guztietan, txartelak iraungitzeko data hurrengo urteko maiatzaren 31 izango da.

8. artikulua. Jarduera egiten den bitartean, onuraduna izateko baldintzak betetzeari uzten bazaio, onuradunak berehala jakinaraziko dio Udalari.

9. artikulua. Diru-laguntza eta laguntza publikoen alorrean, administrazioaren esparruko ez-betetzeak honako egoera hauek dira:

–Laguntza lortzea hori eskuratzeko baldintzetan gezurra esanez.

–Jasotako funts publikoa zertan erabili den ez frogatzea, 4. artikuluko D puntuari dagokionez.

–Txartela behar ez bezala erabiltzea, kontuan hartuz txartela pertsonala eta besterenezina dela.

10. artikulua. Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira arau-hausteak eta zehapenak; eta interesdunari entzunaldia emango zaio beti, erabakia hartu aurretik; Administrazio Prozedurari buruzko Legeko VI. tituluko II. kapituluan xedatuaren arabera tramitatuko da espedientea.

11. artikulua. Administrazio arloko ez-betetzeek eragindako zehapenen ondorioz, txartela automatikoki erretiratuko da, eta hurrengo urtean ezin izango da berriz eskatu.

12. artikulua. Ordenantza honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste laguntza edo diru-laguntza eskuratzearekin, baita Agoizko Udalarenak eta haren menpeko erakundeenak ere, laguntza eta diru-laguntza guztien baturak eskatzaileak kultura eta kirol jardueretan izan dituen kostua gainditzen ez badu.

13. artikulua. Ordenantzaren oinarrien aurka eta hori betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, Nafarroako Toki Entitateentzat ezarritako errekurtsoak jarri ahalko dira.

Xedapen indargabetzailea.–Ordenantza honek indarra hartzen duenetik aurrera indarrik gabe geldituko da aurrekoa, 2006ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29an, argitaratu zena.

I. ERANSKINA

Menpeko erakundeak

Hobaria izan ahalko da honako kasu hauetan:

–Agoizko Udalaren Kultura Alorrak antolaturiko jarduerak.

–Udako abonamenduak eta Kanpondoak antolaturiko jarduerak.

–Agoizko Udalaren Euskara Alorrak antolaturiko jarduerak.

II. ERANSKINA

Pertsona bat familia unitatean, batez besteko diru-sarrera gordina 610,8 euro/hilabetea baino txikiagoa duena.

2 pertsona: 824,58 euro gordin/hilabetea.

3 pertsona: 977,28 euro gordin/hilabetea.

4 pertsona: 1068,90 euro gordin/hilabetea.

5 pertsona: 1160,52 euro gordin/hilabetea.

6 pertsona edo gehiago: 1221,60 euro gordin/hilabetea.

Iragarkiaren kodea: L1810283