174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5156/2018 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Barbarin López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Ana Barbarin López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen honek 2018ko irailaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 10ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea (zuzendari kudeatzailea ez dagoenez; 172/2015 Foru Dekretua, irailaren 3koa), Carlos Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: F1810625