2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
27/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an, 27/2018 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-gehigarria.
Gastuen egoera:
9. kapitulua.–Finantza-aktiboak, 648.487,73 euro gehiago.
Partida: 1-0111-913 NAKren mailegua amortizatzea. Kirol instalazioak.
Finantzabidea, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Antsoainen, 2018ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1810385