174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

244E/2018 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Biurrun-Olkotzeko udal-mugartean dagoen eta Otazu Loitegui José Javier y María Lourdes SCren jabetzakoa den gizentzeko txerri aziendaren instalazioaren ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketekin bat; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak instalazio horren ingurumen baimen integratua eman eta eguneratzeko lehendik tramitatutako espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 322/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 295E/2017 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.

Ingurumen baimen integratuan, bi neurri mota jaso ziren minda aziendaren nabeetatik kanpoko biltegiratze putzura eramaten duen hoditeriaren estankotasuna kontrolatze aldera. Alde batetik, hoditeria horren muturren artean karga galtzen den aztertzea, bi muturretan jarritako manometroen bidez presioa neurtuz; eta, beste alde batetik, erakunde akreditatu batek estankotasuna urtean behin aztertzea.

Une honetan, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak uste du egokiagoa eta fidagarriagoa dela bigarren neurria, hots, erakunde akreditatu batek urtean behin azterketa egitea, manometroen bidezko neurketak zailtasun operatibo ugari baitakartza. Gainera, erabilgarriagoa eta lortu nahi den helburuarekiko neurrikoagoa da. Hortaz, minda hoditeriaren estankotasuna kontrolatzeko neurriak aldatzea komeni da.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ofizioz aldatzea Biurrun-Olkotzeko udal mugartean dagoen eta Otazu Loitegui José Javier y María Lourdes SCren jabetzakoa den gizentzeko txerri aziendaren instalazioaren ingurumen baimen integratua, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari ingurumen baimen integratua eman eta eguneratzeko lehendik tramitatutako espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak.

Bigarrena.–Otazu Loitegui José Javier y María Lourdes SC, instalazio osorako balio duen ingurumen baimen integratu bakar baten titularrak direnez, baimen horretako baldintzak betetzearen erantzule solidario izanen dira, baita instalazioaren funtzionamenduak eragin ditzakeen ondorioenak ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Otazu Loitegui José Javier y María Lourdes SCri, Biurrun-Olkotzeko Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Nekazaritza Zerbitzuari, Lurraldearen eta Paisaiaren Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, bai eta Nafarroako Gobernuaren webgunean ere http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F1808824