1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
847/2018 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena "A-68aren parean, eskuineko aldetik doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua” (I. fasea) egiteko desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta hura jendaurrean jartzeko fasea ebazten duena.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 17an emandako 508/2018 Ebazpenaren bidez, teknikoki onetsi zen "A-68aren parean, eskuineko aldetik doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua” (I. fasea), eta jendaurrean jarri zen hark ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.
Nahitaezko epe hori iragan da, eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 17an emandako 508/2018 Ebazpenak ezartzen duen jendaurreko aldia ebaztea, azalpen zatian adierazitako moduan, eta behin betiko onestea "A-68aren parean, eskuineko aldetik doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua” (I. fasea) egiteko desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, Ebazpen honen eranskinean jaso dena.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari eta Tuterako Udalari.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2018ko uztailaren 6an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
ERANSKINA “A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua” (I. fasea) Lurzati ukituen zerrenda, okupatuko den desjabetu beharreko azalerarekin |
POLIGONOA | LURZATIA | LABORANTZA MOTA | KATASTROKO TITULARRA | LURZATIAREN AZALERA (m²) | OKUPATU BEHARREKO AZALERA (m²) |
37 | 416 | Urezt. alorra | Simón Fernández, Carlos eta beste batzuk | 22.717 | 912 |
37 | 417 | Urezt. alorra | Yanguas Zardoya, Fernando Alejandro | 6.309 | 802 |
37 | 418 | Urezt. alorra | Yanguas Zardoya, Fernando Alejandro | 4.969 | 156 |
37 | 419 | Urezt. alorra | Yanguas Echeverría, Luis Javier | 3.395 | 711 |
37 | 435 | Urezt. alorra | Jarauta Orta, Sofía | 10.461 | 23 |
Iragarkiaren kodea: F1808964