174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

85/2018 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Abaurregaineko eta Jaurrietako udal-mugarteetan “Agoitz-Nagore” eta “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko linea elektrikoak elkartzeko eta teleaginteko ebakitze zentro bat eraikitzeko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena (SAT10863).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 9ko 170/2018 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: Abaurregaineko eta Jaurrietako udal-mugarteetan “Agoitz-Nagore” eta “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko linea elektrikoak elkartzeko eta teleaginteko ebakitze zentro bat eraikitzeko proiektua.

Onura publikoaren adierazpenak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Abaurregaineko eta Jaurrietako alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Abaurregaineko eta Jaurrietako udaletxeetan, 2018ko urriaren 9an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Abaurregaineko eta Jaurrietako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 28an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

“Agoitz-Nagore” eta “Ustaize-Zaraitzu” 20 kV-eko linea elektrikoak elkartzea eta teleaginteko ebakitze zentro bat eraikitzea Abaurregaineko eta Jaurrietako (Nafarroa) udal-mugarteetan

Okupatu aurreko aktak egitea.

Aktak egiteko tokia: Abaurregaineko udaletxea.

Eguna: 2018ko urriaren 9a.

HITZORDUA

TITULARRAK
(zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

10:00

Josefina Aylagas Ilinchetaren jaraunsleak

Helbide ezezaguna

1

359

Abaurregaina

10:00

Ruperto Bazterra Arreguiren jaraunsleak

Helbide ezezaguna

2

191

Abaurregaina

10:00

Titular ezezaguna

2

189

Abaurregaina

10:00

Titular ezezaguna

1

463

Abaurregaina

10:00

Titular ezezaguna

1

380

Abaurregaina

Aktak egiteko tokia: Jaurrietako udaletxea.

Eguna: 2018ko urriaren 9a.

HITZORDUA

TITULARRAK
(zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

13:30

Titular ezezaguna

1

155

Jaurrieta

Iragarkiaren kodea: F1810666