174. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1652/2018 EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Antolaketa ikerketa taldeari atxikitzen zaion doktoretza ondoko laguntza baterako deialdia, eta gastua baimentzen da.

Errektoreak 2017ko abenduaren 14an emandako 2298/2017 Ebazpenaren bidez, 10 laguntza eman ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde eta institutuei atxikiak dauden doktoretza aurreko kontratuetarako, Banco de Santanderrek kofinantzatuta, eta laguntza horietako bat Enpresen Antolaketa taldearentzat da.

Proposatutako izangaiak uko egin zion emandako laguntzari, eta ordezko izangairik ez zegoenez Enpresen Antolaketa taldeari atxikitzen zaion doktoretza aurreko laguntzarako deialdia egin zen berriro.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria ikusirik.

Ikerketako errektoreordeak egindako proposamena ikusirik.

A posteriori egingo da kontu-hartzea, kontu-hartzailea ez dagoelako.

1042/2015 Ebazpenaren 15. puntuarekin bat etorriz, jarduneko errektore naizen aldetik,

EBATZI DUT:

Lehena.–Baimena ematea deialdi honek sorrarazitako gasturako (gehienez ere 20.128,16 eurokoa izango da), 2019. urterako aurrekontuan horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago aurrekontu sail hauetan:

–2018:

  • 32300013110.–Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak: 2.012,50 euro.
  • 32300016000.–Gizarte Segurantza: 503,52 euro.

–2019:

  • 32300013110.–Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak: 14.087,50 euro.
  • 32300016000.–Gizarte Segurantza: 3.524,64 euro.

Bigarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Antolaketa ikerketa taldeari atxikitzen zaion doktoretza aurreko kontratuetarako laguntzen deialdia 2018. urterako onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin bat. Deialdian doktoretza aurreko kontratu bat jasotzen da, zeinak 1.150 euroko 14 ordainsari baititu, eta aurreikusitako hasiera-eguna 2018ko azaroaren 15a da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Enpresen Antolaketa ikerketa taldearen arduradunari.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko webgunean argitara dadin agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 24an.–Jarduneko Errektorea, Ramón Gonzalo García.

DEIALDIA, ENPRESEN ANTOLAKETA TALDEARI ATXIKITZEN ZAION DOKTORETZA AURREKO KONTRATUA IZATEKO LAGUNTZA BATERAKO

Abuztuaren 24ko 1652/2018 Ebazpenaren I. eranskina

1.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Antolaketa ikerketa taldeari atxikitzen zaion doktoretza aurreko kontratu bat egiteko 2018ko deialdia, bertan dauden xedapenek arautuko dute, eta, laguntzak emateko, behar besteko aurrekontua behar da.

Deialdia egin da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Enpresen Antolaketa taldeari atxikitzen zaion doktoretza-tesi bat egiteko doktoretza aurreko kontratua izateko laguntza baterako.

2.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

2.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z.g., 31006) edo Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z.g.), astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:30ak arte, edo 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b) apartatuan eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea).

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 15ean hasi, eta irailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitatzeko onartuak izan direnena eta baztertuena (eskatu duten laguntzarako ezarritako betekizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako). Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko publizitate-tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez-ofizialean. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda Unibertsitatearen webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako hutsuneak konpon ditzaten edo osatu beharreko dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatzeko onartu.

2.3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Balioespen Batzordeak proposaturik, Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da tramitatzeko onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda. Behin betiko ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du. Bere aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.4. Tramitatzeko onartu diren eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena argitaratuko dira Unibertsitatearen webgunean, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez-ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea jarriko da proposamena webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Balioespen Batzordeak Unibertsitateko errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena, ebazpen baten bidez onetsia izan dadin. Puntuazioak eta laguntzak emateko behin betiko proposamena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko dira. Lau hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

2.5. Errektoreak laguntza emateko egiten duen behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webgunean argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.6. Argitaratzeko web-orria:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzaren onuradunaren eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, baita 2006ko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak onetsitako Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuan ezartzen den beste edozein ere.

3.2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Laguntzaren onuraduna Enpresen Antolaketa ikerketa taldera esleituta eta taldearen arduradunaren sailari atxikia geratuko da. Taldearen arduraduna laguntzaren zuzendari-lanetan arituko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen den laguntzak ez du inolaz ere konpromisorik ezartzen onuraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, Ikerketako errektoreordeak baimena eman ondoren:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenean lotuta dauden ikerlanetatik edo irakaslanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, 2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuena, aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4.–Onuradunaren betebeharrak.

4.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

4.2. Onuradunak betebehar hauek izango ditu:

4.2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea, laguntzaren xede den ikerketa lana egiteko, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan; sartzen ez bada, laguntzari uko egiten diola ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten diola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetan sinatzen ez badu.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, ikerketa taldeko arduradunaren oniritziarekin, baimenduko du lanean hasteko eguna atzeratzea, gehienez ere lau hilabetez, horretarako ezinbesteko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

4.2.2. Enpresen Antolaketa ikerketa taldean lana aprobetxamenduz egitea.

4.2.3. Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituen informazio zientifikoak edo teknikoak ezein modutan ez zabaltzea, ikasketa taldearen arduradunaren baimenik ez badu.

4.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako jarduerari buruz eskatzen dizkioten txostenak, lana burutzen ari den ikerketa taldearen arduradunak ontzat emanak.

4.2.5. Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko aldeko txostena edukitzea, kontratua urtero berritzeko.

4.2.6. Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

4.2.7. Laguntza-aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztea, ikerketa taldearen arduradunak ontzat emana, lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

4.2.8. Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik lau urteko epean.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, ikerketa taldearen arduradunak ontzat emanda eta Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostena izanda.

4.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, Diru-laguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

4.4. Erdietsitako laguntzari uko egiteko, ikerketa taldearen arduradunaren sinadura daukan idazkia bidali beharko zaio Ikerketako errektoreordeari, bertan arrazoiak emanez. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dute kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen den hasierako ematearen baja, laguntza emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da gutxienez.

4.5. Laguntza honen onuradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkio laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzaren onuradunari egile edo asmatzaile eskubideak aitortuko dizkio lortzen lagundu duen emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

5.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko ditu laguntzaren onuradunak.

6.–Irakaslanean laguntzea.

6.1. Laguntza honen onuradunak zilegi du baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza lanak egiteko, ikerketa taldearen arduraduna eta ukitutako saileko zuzendaria ados daudela adierazi ondoren. Lankidetza horrek, gehienez, hirurogei ordu hartuko ditu urte bakoitzean, eta ez da kontabilizatuko sailaren ikasketak antolatzeko planean.

6.2. Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 30ean onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

7.–Laguntzen etendura.

Laguntza honen onuradunak eskubidea edukiko du Gizarte Segurantzaren babes erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, egoera hori sortzen duten gorabeherek irauten duen artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikagarri diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko diote.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aldi baterako desgaitasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzio edo harrera, bularra emateko arriskua eta aitatasuna direla medio sortzen diren egoeretan etengo da kontratuaren iraunaldiaren zenbaketa.

8.–Eskatzaileen betebeharrak.

Laguntza eskatzen dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoko arduraldi osoko doktoretza programa batean onartu dituztela egiaztatu beharko dute laguntza eskatzeko epean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza arautzen duten arauek, 2014ko uztailean Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsitakoek, 5. artikuluan zehazten dituzten aurretiko ikasketak izan beharko dituzte. Salbuespen gisa, eskaera egiteko epean onarpena egiaztatu ez dutenek doktoretza programa batean onartuak izateko eskaeraren kopia aurkeztu beharko dute epe horretan, eta doktoretza aurreko laguntzaren eskaera tramitean onartuko da, 2018ko urriaren 20a baino lehen egiaztatzen badute onartuak izan direla. Esleipenerako hautatuak izanez gero, matrikula egin dutela frogatu beharko dute, laguntzen behin betiko ematea argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza baliokideak jaso dituztenek eskaera egiteko epea itxi baino lehen, 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

Laguntza homologagarri baten onuraduna izan denari, laguntza 12 hilabete baino gutxiagokoa izan bada –hori baita deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena–, Zientziari buruzko Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, murriztu egingo diote laguntza horretatik kontratatuta eman duen denbora (hilabeteak eta egunak).

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da izangaia zenbat denboratan egon den kontratatuta, deialdi honen babesean dagoen doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

9.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Inprimaki normalizatua, zeina helbide honetatik jaits baitaiteke: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera.

b) Merezimenduen zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztea eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak dokumentazio hori aurkezten ez badu, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko beren arauen arabera egiaztatzeko eskumenik ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek ematen dituzten agiriak.

c) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten dituen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Titulazioaren batez besteko notaren egiaztagiria, 10.2 atalean ezartzen denarekin bat etorriz.

f) Doktoretza ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, eta zirkunstantzia hori idatzita jaso beharko dute idazki batean. Idazki horretan zein dokumentu den identifikatu behar dute eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen egiaztagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

g) Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza programa baterako onarpena.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

10.–Izangaiak hautatzea.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira izangaiak:

10.1. Balioespen Batzorde honek egingo du hautaketa deialdi honetako 10.2 ataleko balorazioa kontuan hartuta:

–Martín Larraza Kintana.

–Alberto Bayo Moriones.

–Emilio Huerta Arribas.

10.2. Baremo hau aplikatuko da:

1.–Espedientea (4 puntu), merezimenduak (3 puntu), tesi proiektuaren egokitasuna taldearen ildoei dagokienez (3 puntu).

–Izangaiak doktoretza programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 4 puntu balioko du, gehienez. Masterreko ikasketen kasuan, masterrean izandako eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batezbesteko haztatua kalkulatuko da, titulu bakoitzaren iraupenaren arabera.

–Izangaiaren merezimenduak: 3 puntu gehienez.

  • Ikerketa 0,75.
  • Ikastaroak 0,75.
  • Mugikortasuna 0,75.
  • Hizkuntzak 0,75.

Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera:

–Taldearen ikerketa-lerro hauekiko egokitzapena: 3 puntu gehienez ere:

  • Produktibitatea eta lehiakortasuna enpresetan: erabaki estrategikoak.
  • Teknologia- eta antolaketa-berrikuntza enpresan.
  • Jarduera ekintzailea eta ekintzailetza barnekoa.
  • Kudeaketa sistema: pertsonen kudeaketa eta operazioen kudeaketa.
  • Jabetza egitura: familia enpresak.

10.3. Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretza ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den esango da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da ikasketa-espedientearen batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere kontuan hartuko da.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota lortuko da, Kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Σ (irakasgaiaren kreditu kopurua × nota)

titulazioaren kreditu kopurua, guztira

Irizpide hauek erabiliko dira notetarako:

–Gainditua: 1.

–Oso ongi: 2.

–Bikain 3.

–Ohorezko matrikula: 4.

Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duen abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da.

Kreditutan baliokidetzarik ez duten irakasgaiak dituzten ikasketa planak egindako ikasleentzat formula hau aplikatuko da:

nahikoa kp. × 1 + oso ongi kp. × 2 + bikain kp. × 3 + ohorezko matrikula kp. × 4

titulazioaren irakasgai kopurua, guztira

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei “nahikoa” kalifikazioa emango zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emango zaie, eta kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da zenbatuko batez besteko nota kalkulatzean.

10.4. Eskatzaileek beren ikasketa-espedientearen batez besteko nota aitortu behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan oker esanguratsua gertatzen bada, hori aski izango da laguntzari uko egiteko.

11.–Doktoretza aurreko kontratuaren xedea eta baldintzak.

11.1. Laguntzaren xedea izango da doktoretza-tesi bat egitea. Beraz, ez da zilegi izango kontratua sinatzea tesia gordailatu edo defendatu bada.

11.2. Kontratuaren xedea tituludun batek proiektu espezifiko eta berritzaile baten barruan ikerketa lanak egitea izango da, gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza programa batean onartuak izateko. Langile horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izango dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari erantsiko zaio doktoretza programan onartua dela adierazten duen agiria, programaren unitate arduradunak emanda, edo doktoretza edo graduondoko eskolak, hala badagokio.

Kontratua lanaldi osokoa izango da eta urtebeteko iraupena izango du. Urtebeteko aldietarako luzatzeko aukera dago doktoretza programako irakaskuntza batzordeak edo, kasua bada, doktoretza eskolak aldez aurretik aldeko txostena eginda, programan irauten duen bitartean. Hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek ezin izango dute lau urteko muga gainditu. Doktoretza-tesia arduraldi osoan egingo da.

Nolanahi ere, desgaitasuna duen pertsona batekin egiten denean kontratua, kontratuaren iraupena sei urtera artekoa izango da gehienez ere, luzapenak barne, ikerketa-jardueraren ezaugarriak eta jarduerako mugak kontuan hartuta.

11.3. Prestakuntzan dagoen ikertzaileari doktoretza programan egoteko aldia bukatzen zaionean, laguntza hartzeko epea ere bukatuko zaio.

11.4. Laguntzen zenbatekoa 1.150 euroko 14 lansaritan jasoko da. Hileroko kopuru horretatik nahitaez kotizatu behar den kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

12.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitateko bitarteko elektronikoen bidez zabalduko da.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskatzailearen merezimenduen baremoa

–Izangaiaren merezimenduak: 3 puntu gehienez ere:

Ikerketa-jarduera

0,75

Ikastaroak

0,75

Mugikortasuna

0,75

Hizkuntzak

0,75

–Ikerketa-jarduera:

IKERKETA-JARDUERAREN KATEGORIAK

Argitalpenak

0,25

Biltzarrak

0,25

Proiektuetan parte hartzea

0,25

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak

1,60 gehienez

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua 0,25

2

Nazioarteko liburuak, osorik

1,60 gehienez

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,80 gehienez

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,40 gehienez

5

Beste argitalpen batzuk

0,20 gehienez

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,50 gehienez

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua 0,25

7

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,30 gehienez

8

Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea

1,00 gehienez

Proiektuak

Gehieneko normalizatua 0,25

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea

0,75 gehienez

10

Autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea

0,50 gehienez

11

LOUko 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea

0,10 gehienez

12

Ikastaroak

0,75 puntu gehienez ere

13

Mugikortasuna

0,75 puntu gehienez ere

14

Hizkuntzak

Normalizatua 0,75

  • Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatzea. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko.
  • Biltzarretara joatea baina parte ez hartzea ikastaroen atalean sartuko da.
  • Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa taldekoa dela, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.
  • Kontratuak: kontratudunak kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen direnean edo beka bat edo lan kontratua eduki dutenean, orduan bakarrik balioetsiko dira LOUren 83. artikuluaren araberako kontratu atxikipenak.
  • Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.
  • Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:
  • Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.
  • Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik balioetsiko dira.
  • Ez dira kontuan hartuko beren arauen arabera egiaztatzeko eskumenik ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek ematen dituzten agiriak.
  • Ikerketa-jarduera, 0,75 puntu, gehienez ere.
  • Kontuan hartuko dira: biltzarretako argitalpenak, komunikazioak edo posterrak, eta finantzaturiko ikerketa proiektuetako parte hartzea. Ekarpen bakoitza honela balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1,6 puntu gehienez; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu gehienez; nazioko liburuak osorik edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 0,8 puntu gehienez; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu gehienez; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu gehienez; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu gehienez; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu gehienez; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu gehienez; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,75 puntu gehienez; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu gehienez; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu gehienez Argitalpenen atalean gehien balioesten den eskatzaileari 0,25 puntu emango zaizkio, 0,25 biltzarren atalean gehien balioesten denari, eta 0,25 proiektuen parte hartzeagatiko atalean gehien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak batuko dira.
  • Askotariko prestakuntza ikastaroak, ikerketarako interesekoak direnak: 0,75 puntu, gehienez ere.
  • 0,01 puntu 2 ikastaro-ordurengatik.
  • Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 150 ordu artekoak (beste titulazio batzuk barne), eta jardunaldi eta biltzarretara joatea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko, 5 ordu zenbatuko dira. Zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira.
  • Mugikortasuna: gehienez ere, 15 hilabeteko egonaldia zenbatuko da jatorrizko erakundea ez den beste batean egindako egonaldiagatik (egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duten ikasleei ere zenbatuko zaie). 0,05 puntu emango dira egonaldiaren hilabete bakoitzeko. Puntuazioa, gehienez: 0,75 puntu.
  • Hizkuntzak: hizkuntzaren ziurtagiri ofiziala behar da: C2 maila egiaztatzea, 0,55 puntu; C1 maila egiaztatzea, 0,35 puntu; B2 maila egiaztatzea, 0,20 puntu. Puntuazioa, gehienez: 0,75 puntu.

Iragarkiaren kodea: F1810667