171. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2018ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa 2018rako luzatutako aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Castejonen, 2018ko abuztuaren 24an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1810598