171. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Alkatetza beste baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honako hau

DEKRETATU DUT:

“1. Valtierrako Udaleko lehen alkateorde Irene Castillejo Cizaurreren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2018ko abuztuaren 25etik 30era bitarte, biak barne, Valtierrako udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Valtierrako Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, eginen duen hurrengo osoko bilkuran.”

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Valtierran, 2018ko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1810373