171. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAINTZA

Herri-lurraren okupazioa. Hasierako onespena

Gaintzako Kontzejuak 2018ko apirilaren 8an egin batzarrean erabaki zen Araizko Udalari hasiera batean baimena ematea Gaintzako herri-lurra okupatzeko, airezko kable sistemaren berreskurapen, informazio, interpretazio eta sustapen lanetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, interesdunek espedientea kontsultatu eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Gaintzan, 2018ko abuztuaren 24an.–Lehendakaria, Juan José Otamendi Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L1810647