171. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Alkatetzaren eskuordetzea

Joseba Imaz Berastegui, Ergoienako alkateak, 2018ko abuztuaren 3an, 48/2018 Ebazpena eman zuen:

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuko 47.1 artikulua, alkateordeei dagokie alkatearen ordezko aritzea haren eginkizun guztietan, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean.

Oporrak direla bide udalerritik kanpo ibiliko naizenez 2018ko irailaren 7tik 2018ko irailaren 21 arte,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatearen eginkizunak Irantzu Mozo Berastegui alkateorde bakarraren esku uztea, 2018ko irailaren 7tik irailaren 21 arte, egun horietan Ergoienatik kanpo egonen naizelako, oporretan.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Irantzu Mozo Berasteguiri, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ergoienan, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1810658