1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
169/2018 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat onetsitako 2018. urteko diru-laguntzen deialdia ebazten duena. Bi kasuetan, ezinbestekoa da babes zibilaren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatua izatea Nafarroako Gobernuarekin, haien funtzionamendua sostengatzeko.
Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 68/2018 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi bat onetsi zen babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen tokiko elkarteentzat, hain zuzen, babes zibilaren arloan Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmena sinatua dutenentzat, haien funtzionamendua sostengatzeko. Deialdi hori 2018ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan. Horretarako, guztira, 90.000 euroko gastua onetsi zen: 50.000 euro gastu arruntetarako eta 40.000 euro inbertsioetarako.
Cintruenigoko, Milagroko eta Tuterako udalak aurkeztu dira deialdira, eta Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea. Denek ere izenpeturik dute lankidetza-hitzarmen bat Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan; hortaz, betetzen dute deialdiaren hitzaurrean eta 3. oinarrian ezarritako lehenbiziko baldintza. Gainera, eskaera guztiak behar den epean eta moduan aurkeztu dira, deialdian ezarritakoarekin bat.
Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da gastu arruntetarako (ohikoak edo aldian behingoak eta ohiz kanpokoak edo aldian behingoak ez direnak) eta inbertsioetarako onartutako zenbatekoen laburpena, eskatzailez eskatzaile:
UDALA/ELKARTEA | ONARTUA-G. ARRUNTAK (aldian behingoak) | ONARTUA-G. ARRUNTAK (aldian behingoak ez direnak) | INBERTSIOETARAKO EMANDAKOA | EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA, GUZTIRA |
Cintruénigo | 7.840,00 | 212,65 | 7.702,06 | 15.754,71 |
Milagro | 9.475,00 | 1.065,72 | 5.614,47 | 16.155,19 |
Tutera | 22.418,86 | 3.686,34 | 11.324,36 | 37.429,56 |
Sartaguda | 4.632,97 | 668,46 | 15.359,11 | 20.660,54 |
GUZTIRA | 44.366,83 | 5.633,17 | 40.000,00 | 90.000,00 |
Ohiko edo aldian behingo gastu arruntei dagokienez, Batzorde Teknikoak erabaki du %100eko diru-laguntza ematea aseguru gastuetarako, eta, gainerako gastuetarako, berriz, deialdiaren 6. oinarrian ezarritako moduluak aplikatzea, boluntarioen eta ibilgailuen kopuruaren arabera. Hortaz, diruz lagundutako aldian behingo gastuak, guztira, 44.366,83 euro dira.
Ohiz kanpoko edo aldian behingoak ez diren gastu arruntei dagokienez, Batzorde Teknikoak deialdiaren 5. oinarriaren arabera baloratu ditu eskaerak (52.602,60 euro). Kontuan harturik gastu arrunt guztietarako baimendutako guztirako zenbatekoa 50.000 eurokoa dela, 5.588,17 euro geldituko lirateke esleitu gabe. Hortik ondorioztatzen da eskaera hauen ehuneko diruz lagungarria %10,63 dela.
Inbertsioei dagokienez, Batzorde Teknikoak onartu egin du, gastu arrunt gisa, mantak eta ohe eramangarriak erosteko (Milagroko Udala) eta armairuak erosteko (Sartagudako Boluntarioen Elkartea) egindako eskaera. Gainera, erabaki du inbertsio eskaera guztiek jaso dezaketela diru-laguntza, babes zibileko toki erakundeen berezko jarduerak direlako. Orobat, baloratu eta justifikatu egin ditu ezinbestekotzat jotzen direnak, eta, hortaz, %100ean diruz lagundu direnak: 4.130 euro. Beraz, partidan 35.870 euro gelditu dira erabilgarri, gainerako inbertsioetan proportzionalki banatzeko. Hala, eskaeraren %67,83 da diruz lagungarria.
Horrenbestez, ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Babes zibileko boluntarioen udal taldearentzat laguntza eskatu duten udalei eta babes zibileko boluntarioen tokiko elkarteei 90.000 euroko diru-laguntza eman dakiela onestea, honela banaturik:
Cintruenigoko Udala (IFK: P3107100D):
• 8.052,65 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 7.840,00 euro.
- Ekipamendua eta jantziak berritzea: 106,32 euro.
- Boluntarioentzako prestakuntza ikastaroa: 106,32 euro.
• 7.702,06 euro, inbertsio hauetarako:
- Larrialdietarako zubia eta emisora instalatzea: 2.603,36 euro.
- Emisora: 700,00 euro.
- Sendagaiak eramateko bizkar-zorroak: 271,34 euro.
- 7 tetra bateria, Nafarroako Gobernuak utziak: 600,00 euro.
- Egoitzan berokuntza instalatzea: 2.102,86 euro.
- DESA desfibriladorea: 1.017,51 euro.
- Babes zibileko ibilgailuak identifikatzeko biniloak: 407,00 euro.
Milagroko Udala (IFK: P3116900F):
• 10.540,72 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 9.475,00 euro.
- Babes zibileko boluntarioentzako oinarrizko ikastaroko izangaien asegurua: 45,00 euro.
- Ohiz kanpoko prestakuntza ekintzak (desfribiladoreen erabilera, bihotz-biriketako bizkortzea, bilaketa-ikastaroa): 212,65 euro.
- Norberaren ekipamendua eta esku hartzeko berariazko materiala: 212,65 euro.
- Nissan Navara ibilgailuaren Renting-a: 520,99 euro.
- Ibilgailuentzako biniloak eta uniformeetarako partxeak: 74,43 euro.
• 5.614,47 euro, inbertsio hauetarako:
- DMR errepikagailua, Duplexor-a, antena eta proiektua: 1.661,93 euro.
- Esku-hartzeetarako kaskoak: 814,01 euro.
- Ibilgailurako argi-zubiak eta soinua: 1.695,85 euro.
- DESA bateriak: 900,00 euro.
- Transmisioetarako materiala: 203,50 euro.
- Mantak eta ohe eramangarriak erostea: 339,17 euro.
Tuterako Udala (IFK: P3123200B):
26.105,20 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 22.418,86 euro.
- Ohiz kanpoko prestakuntza ekintzak (kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa, osasun garraioko teknikarien profesionaltasun-ziurtagiria, PHTLS ikastaroa): 1.594,87 euro.
- Norberaren ekipamendua eta esku hartzeko berariazko materiala: 308,34 euro.
- Anbulantziaren Renting-a: 1.783,13 euro.
• 11.324,36 euro, inbertsio hauetarako:
- Karelez kanpoko motorra: 3.028,72 euro.
- 7 tetra: 3.205,16 euro.
- Portofono 1: 681,26 euro.
- Azkar muntatzeko moduko 2 karpa, larrialdietarako: 1.017,51 euro.
- Anbulantzia logistikako ibilgailu bihurtzea: 3.391,70 euro.
Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea (IFK: G71296503):
• 5.301,43 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 4.632,97 euro.
- Prestakuntza ekintzak (erreskateetarako eta bilaketak koordinatzeko prestakuntza; altuerako, erreka-zuloetako eta lur gorabeheratsuetako lanak; sorospen lanak ibai aldeetan), eta barne prestakuntzarako gidaliburuaren inprimaketa: 249,54 euro.
- Norberaren ekipamendua eta esku hartzeko berariazko materiala: 280,70 euro.
- Materialak garraiatzeko ibilgailuen alokairua: 58,48 euro.
- Arnesak, soka eta aparamenta (bi zalditarako): 79,74 euro.
• 15.359,11 euro, inbertsio hauetarako:
- Ibilgailua, pintura, errotulazioa eta lehentasunezko zubia erostea: 3.941,84 euro.
- Esku hartzeko eta kontrolerako postu aurreratua (karpa tolesgarria, ohatila tolesgarria, mahaiak eta aulkiak): 680,38 euro.
- 1.000 kg-tik gorako kargarako atoia (erostea, errotulatzea, lotzea eta matrikulatzea): 1.627,34 euro.
- 2 BTT bizikleta, txirrindularitzako 2 ekipamendu eta bizikletak eramateko barra erostea: 565,06 euro.
- Emisorak, instalatzea eta alta ematea: 1.930,00 euro.
- Motozerra: 235,38 euro.
- Ekipo elektrogenoa: 841,14 euro.
- LED foku eramangarriak eta ibilgailuarentzakoak: 259,13 euro.
- Kopeta-argiak: 228,60 euro.
- 5 irrati walkie-talkie, Tetra sistemakoak: 3.459,54 euro.
- Armairuak: 1.590,71 euro.
2. Baimena ematea gastu hori 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura finantzatzeko, ebazpen zatiaren 1. atalean ezarritako xehetasunei jarraikiz: 050007 02500 4609 134100 partida, “Babes zibileko toki erakunde eta entitateentzako diru-laguntzak” izenekoa, eta 050007 02500 7609 134100 partida, “Babes zibileko toki erakunde eta entitateentzako diru-laguntzak” izenekoa.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka, interesdun diren administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4 artikuluarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari, Babes Zibilerako Zerbitzuko Boluntarioen Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Unitateari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari.
Iruñean, 2018ko ekainaren 27an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1809215